Eskola jarraipena
Eskola jarraipenaren programaren helburua, desgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten ikasleak modu egokian eskolaratzeko laguntza ematea da, hezkuntza erantzuna beraien beharretara, gaitasunetara, interesetara eta ezaugarrietara egokituz.
Horretarako, aldizkakoordinazio eta orientazio bilerak egiten ditugu, eta informazioa partekatzen dugu ikastetxeekin eta gainerako baliabideekin (Berritzegunea, itsuentzako baliabideen zentroa, eta abar.).
Taldeari edo ikaskideei hitzaldiak emateko aukera.
Programa hau zeharkakoa da eta desgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eskolaratze etapa guztian eskaintzen da (0tik 20 urtera arte).
Helburua: erakunde gisa martxan jarri ginenetik, eskola inklusioaren alde lan egin dugu. Eskolaratze prozesua errazten dugu eta eskolaratze prozesu osoan zehar (0tik 21 urtera arte) praktika egokienak eta normalizatuenak bermatzen ditugu.