Logopedia
Logopediaren programa adimen urritasuna (AU) edo garapen desgaitasuna (GE) duten pertsonei zuzenduta dago, adin goiztiarretatik helduarora, gizarte-komunikazioko eta –elkarreragineko trebetasunak eta estrategiak garatzeko.
Helburu nagusia, komunikazio eta hizkuntza adierazpen eta ulermen trebetasunak hobetzea da, eta, ondorioz, gaitasun sozial orokorra handitzea.
- Banakako eta/edo taldeko beste programa batzuenzeharkako programa osagarria, banakakosaioetanegitendena, astean behinedo bitan.
- Hurbilketa pragmatiko naturalistako eredu bat da, eta bertan, testuinguru natural batean, hizkuntzaren komunikazio erabilera indartzen da.
- Logopedia programan oso garrantzitsua da txikiak direnetik alterazio linguistikoak eta komunikatiboak prebenitzea, ahozko hizkuntzaren zailtasun posibleak detektatzea (artikulazioa, hiztegia, esaldiak egituratzea, elkarrizketak) eta garapena estimulatzea, komunikazioa ahalik eta funtzionalena izan dadin.
- Aho eta aurpegiko eta entzumeneko disfuntzioak, elikadura alterazioak eta hizkuntza eta hizkera alterazioak jorratzen dira terapia miofuntzionalean, komunikazioko sistema handitzaileak eta alternatiboak erabiltzen dira, eta teknologia berriak baita ere, informazioa eskuratzeko eta inguruarekin harremanak izateko.