Skip to main content

Arreta goiztiarreko zerbitzua (0-5 urte)

Arreta Goiztiarreko Zerbitzuaren xedea da ahalik eta lasterren erantzutea AU (edo garatzeko arriskuan) edo GE duten 0-5 urteko haurren premia iragankor edo iraunkorrei, horiei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen bidez.

Gure helburu nagusia bilakaera biologikoa, psikologikoa eta soziala arriskuan jartzen duten osasun-egoeren edo harreman-egoeren ondoriozko garapenean nahasmenduak edo asaldurak dituzten haurrei laguntzea da. Hauek guztiak kognitiboak, motorrak, sentsorialak, emozionalak, jokabidezkoak, hizkuntzakoak, orokortuak, adierazpen somatikokoak edo heldutasun-atzerapenak izan daitezke.

Euskal Herriko Down Sindromearen eta beste adimen urritasunen Fundazioak honako helburuak ditu:

  • Ahalik eta azkarren erantzutea desgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten (edo horiek garatzeko arriskua duten) 0 eta 6 urte arteko umeen behin-behineko edo behin betiko beharrei. Horretarako, ume horiei, beren familiei eta inguruari zuzendutako esku-hartzeak egitendira
  • Familiei informazioa ematea beren senidearen garapen uneari buruz, eta desgaitasun intelektualari buruzko informazio orokorra eta senideari buruzko informazio zehatzaematea.
  • Ahal den neurrian, erabiltzailearen garapena optimizatzea.
  • Familiei laguntza emozionala eskaintzea egoera berrira egokitzeko (komunikazioa eta diagnostikoa) eta senidearen garapena sustatzeko orientabideak ematea. Horrekin, beraien egoera emozionala hobetu nahi da eta senideak tratamenduari esker hobekuntzak lortzea eta beraien bizi kalitatea hobetzea baitaere.)
  • Garapenean alterazioren bat agertzea saihestea edo murriztea, esku-hartze goiztiar eta prebentibo baten alde eginez.

Arreta Goiztiarreko programarekin batera, honakoak egiten dira:

  • Kanpoko zerbitzuekin koordinatzea: Aldundia, osasun zerbitzuak, gizarte zerbitzuak, hezkuntza zerbitzuak eta erabiltzaileen ikastetxeekin koordinazioespezifikoak.
  • Familia aholkularitza eta laguntza: familiei orientabideak ematea egunerokotasunean, senideari buruzko informazioa ematea, seme-alaben garapenaren arlo zehatzei (komunikaziokoak, motorrak, ikaskuntza...) buruzko jarraibideak baita ere, eta abar.

 

Servicio de atencion temprana
Servicio de atencion temprana

Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldea diziplinartekoa da, eta hainbat diziplinatako titulazioa duten eremu biopsikosozialeko profesionalek osatzen dute. Zerbitzu honek programak eskaintzen ditu erabiltzailearentzat zein familiarentzat:

  • Tratamendu globala
  • Fisioterapia
  • Logopedia
  • Psikomotrizitatea
  • Familia-aholkularitza

Haurraren arlo guztiak batera lantzen ditugu, ikuspegi integral batetik. Gizarte-, emozio-, komunikazio- eta hizkuntza-arloak, motor lodi eta fina, kognitiboa, autonomia pertsonalekoa, pertsonarengan garatu beharreko osotasun gisa hartuta.

Familiaren laguntza, noski, gure esku-hartzea familiari laguntzea izango da, eta elkarrekin lan egingo dugu helburu komunak lortzeko

 

Elkarlanean ari dira

Kontaktatu

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa


Arduraduna: Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioa

Helburua: egindako eskaerak eta kontsultak kudeatzea.

Legitimazioa: lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: obra eta zerbitzuen hirugarren emaileak.

Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna edo aurkakotasuna.

Jatorria: erabiltzailea, familia, ingurunea, etab.