- Zerbitzuetan FSDPV-PcP metodologia ezartzea, % 100era iritsi arte.
- Eskura dagoen informazio guztia informatizatzea eta profesionalen, erabiltzaileen, familien eta interes-taldeen eskura jartzea.
- Ezagutza eta praktika onak kanporatzea.
Plan estrategikoa 2022-2024
Euskal autonomia erkidegoko Down sindromea fundazioaren Plan estrategikoa (2022-24). Ildo estrategikoak eta garatu behar diren ekintzak.
Aurreko plan estrategikoaren ildo estrategikoek indarrean jarraitzen dute, zenbait xehetasunekin, eta honako hauek izango lirateke:
- Adimen-urritasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat gure erreferentziazko rola sustatzea eta zabaltzea bizi-ziklo osoan.
- Programak hobetzea eta program berritzaile berriak garatzea.
- Iraunkortasun ekonomikoa eta eraginkortasuna hobetzea.
- Lidergo kolektiboa eta erakundearekiko lotura indartzea.
- Ikusgarritasuna eta fundazioaren lana sustatzea kanpora begira.
- Sareetako presentzia handitzea, lankidetza-itunak sortzea.
Ildo estrategiko bakoitza ekintza batzuen bidez garatzen da: gutxi eta errealistak.
Adimen-urritasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat gure erreferentziazko rola sustatzea eta zabaltzea bizi-ziklo osoan
Programak hobetzea eta programa berritzaile berriak garatzea
- Zerbitzuen eta programen dinamikan kudeaketa-tresna teknologikoak txertatzea.
- Beste erakunde batzuen praktika arrakastatsuak esploratzea, identifikatzea, bultzatzea eta ezartzea.
- Familia-sarea sortzea eta indartzea, enpresekin harremanak ezartzeko, ohiko enpleguetan erabiltzaileak kontratatzen laguntzeko.
- Adimen-desgaitasuna duten pertsonen zahartzearen arloan lan egitea, autonomiaren, enpleguaren eta bizi-kalitatearen ikuspegitik.
Iraunkortasun ekonomikoa eta eraginkortasuna hobetzea
- Sarrera pribatuak fidelizatzea eta berriak lortzea, sentsilizazio-kanpainen eta ekitaldien bidez. Europako funtsetatik datorren finantzaketa publikoa sartzea.
- Gastua kontrolatzeko ildoa: programen, diru-sarreren eta gastuen kontabilitate analitikoaren araberako hileko itxierara itzultzea.
- Eraginkortasunera bideratutako ildoa. CMI bat ezartzea, hilero, Patronatuarentzat.
- Patronatuak gerentziari ematen dion laguntza sendotzea, diru-sarrera publikoak zein pribatuak handitzeko.
- Komunikazio-planetik eratorritako bilketa-kanpainak.
Lidergo kolektiboa eta erakundearekiko lotura indartzea
- Erabiltzaileentzako eta familientzako ate irekien eta bizikidetzaren jardunaldiak, bai eta profesionalentzako bizikidetzak eta ekitaldiak ere.
- Profesionalen prestakuntza eta sektoreko ekitaldietan parte hartzea bultzatzea.
- Fundazioarekiko familien partaidetza aktiboa sustatzea.
- Boluntarioaren figurak erakundean duen garrantzia eta presentzia handitzea, boluntarioaren prestakuntza sustatuz erakundeko profesional batekin.
Fundazioak kanpora begira egiten duen lana eta ikusgarritasuna sustatzea
- On-line kanala indartzea (webgunea eta sare sozialak), jarduera propioak eta jardunbide egokiak hedatzeko.
- Plan estrategikoarekin bat datorren komunikazio-plana ezartzea eta baliabideak ematea.
- Adimen- eta garapen-desgaitasunari buruzko erreferentea izatea Euskadin.
- Adimen-desgaitasuna duten pertsonen presentzia aktiboa duten harreman politiko eta instituzionalen agenda ezartzea.
Sareetako presentzia handitzea, lankidetza-itunak sortzea
- Zubiak eraikitzeko funtsezko estamentuak identifikatzea (erakundeak, fundazioak, enpresak, komunikabideak) eta ildo horretako lan-egutegia ezartzea.
- Osasun-zentroak identifikatzea eta haiekin lankidetzan aritzea sinergiak lortzeko.