Skip to main content

Begoñako Ama Eguneko Arreta Zentroa (EAZ)

Gure Eguneko Arretarako Zentroa (EAZ) 18 urtetik gorako adimen urritasuna edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dago, baldin eta eguneko centro aktibo bat bilatzen badute, hurbila eta pertsona bakoitzaren interes eta gaitasunetara egokitua.

Gure xede nagusia, adinez nagusiak diren eta desgaitasun intelektuala duten pertsonek trebetasun batzuk eskuratzea, hobetzea edo mantentzea da, hala, garapen pertsonala errazteko eta ahal den neurrian beraien autonomia sustatzeko, bizi kalitatea hobetuz, hain zuzen ere.

Centro de Atención Diurna Begoñako Ama

Gure helburuak lortzeko, hainbat arlo lantzen ditugu: komunikazioa, ongizate emozionala, denbora-orientazioa, estimulazio kognitiboa, eguneroko bizitzako trebetasunak, teknologia berriak, sormena, fisioterapia, hidroterapia, pilates eta zumba. Hori guztia, erabiltzaile guztien metodología aktibo eta parte-hartzailearekin, pertsonarengan oinarritutako plangintza baten bidez, eta balio berezia emanez gure esku-hartzeen berotasunari eta hurbiltasunari, bai erabiltzaileekiko, bai haien familiekiko. EAZk bi motatako jardunaldiak eskaintzen ditu. Lanaldi osoa (astelehenetik ostegunera 9:30etik 16:30etara eta ostiraletan 9:30etik 13:00etara); eta lanaldi murriztua (astelehen eta asteazkenetan 9:30etik 16:30etara eta astearte, ostegun eta ostiraletan 9:30etik 13:00etara).

 

Elkarlanean ari dira

Erlazionatutako programak

Fisioterapia

Fisioterapia

Xedea, trebetasun motor lodiak eta finak eskuratzea da, bakoitzaren behar eta gaitasunen araberako garapen motor egokia garatzeko.
LOGOPEDIA

Logopedia

Logopediaren programa adimen urritasuna (AU) edo garapen desgaitasuna (GE) duten pertsonei zuzenduta dago, adin goiztiarretatik helduarora, gizarte-komunikazioko eta –elkarreragineko trebetasunak eta… Leer más

Kontaktatu

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa


Arduraduna: Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioa

Helburua: egindako eskaerak eta kontsultak kudeatzea.

Legitimazioa: lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: obra eta zerbitzuen hirugarren emaileak.

Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna edo aurkakotasuna.

Jatorria: erabiltzailea, familia, ingurunea, etab.

Testigantzak