Skip to main content

Autonomia pertsonaleko programa

Autonomia pertsonaleko programa desgaitasun intelektuala eta garapen desgaitasuna duten 12 eta 20-21 urteen arteko pertsonei zuzenduta dago. Gure xedea, nerabeei heldu-bizitzarako trantsizioan laguntzea da.

1993tik komunikazio espazioak ahalbidetzen ditugu, horietan identitate pertsonala, afektibotasuna, sexualitatea, autonomia eta eskubideak lantzeko, kudeaketa emozionalean eta bizi proiektuak sortzean oinarrituz. Saioak astean behin egiten dira.

Horretarako, bi helburu orokor hauek zehaztu ditugu:

  1. Egokitzapen trebetasunak garapena sustatzea, haien gaitasun pertsonalak eta sozialak eta eskola eta gizarte inklusioa errazteko.
  2. Gizarte interakzioko aukerak erraztea, bizi kalitatea hobetzeko.

Programa honetan, berdinen arteko elkarrekintza- eta identifikazio-aukerak sortzeko gazteek daukaten lekua da non, modu normalizatuan eta adinaren arabera egokitzen diren erreferente egokiak emanez eta haien bizi aukerak bakoitzaren egoerara egokituz.

 

Programa de Autonomía Personal
Programa de Autonomía Personal

Lan-saioak taldekakoak dira eta astean behin egiten dira. Programa 2 ziklotan banatzen da adinaren, eboluzio-unearen eta landu beharreko alderdien arabera:

Lehenengo zikloan, parte-hartzaileak 12 eta 16 urte arteko nerabeak dira. Saioak goizetan izaten dira, 09:00etatik 13:00etara. Horietan, lan handia egiten da kudeaketa emozionalean, autonomian, identitate pertsonalean eta berdinen arteko harremanetan.

Bigarren zikloan, parte-hartzaileak 16 eta 20-21 urteen arteko pertsonak dira. Bertan, aurreko zikloko lanarekin jarraitzeaz gain, identitatean eta etorkizuneko itxaropenetan doikuntza garrantzitsua egiten da eta autodeterminazioa eta eskubideak lantzen dira oinarrizko mailan. Saioak arratsaldeetan izaten dira, 16:00etatik 18:30era.

 

Elkarlanean ari dira

Erlazionatutako programak

Atención psicopedagógica y lectura, escritura y cálculo (LEC)

Arreta psikopedagogikoa eta LEC

Programa horien xedea, erabiltzaileei beharrezko gaitasunak ematea da etorkizuneko ikaskuntzak eskuratzeko trebetasunak, abileziak eta ohiturak garatu ditzaten eta beraien autonomia pertsonala eta… Leer más
Programa de Seguimiento Escolar

Eskola jarraipena

Eskola jarraipenaren programaren helburua, desgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten ikasleak modu egokian eskolaratzeko laguntza ematea da, hezkuntza erantzuna beraien beharretara,… Leer más
FORMACIÓN MODULAR PARA PERSONAS ADULTAS (FMA)

Nagusientzako prestakuntza modularra

Nagusientzako prestakuntza modularreko programa ezgaitasun intelektuala (EI) edo garapen desgaitasuna (GE) duten 18 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta dago, horiek egokitzapen trebetasunak… Leer más

Kontaktatu

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa


Arduraduna: Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioa

Helburua: egindako eskaerak eta kontsultak kudeatzea.

Legitimazioa: lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: obra eta zerbitzuen hirugarren emaileak.

Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna edo aurkakotasuna.

Jatorria: erabiltzailea, familia, ingurunea, etab.