Tratamendu osoa
0 urtetik aurrerako pertsonei zuzendutako programa da. Xedea, erabiltzaileak garapen arlo guztietan estimulatzea da, eta, horrez gain, beharrezko laguntzak eskaintzea beraien garapen gaitasuna eta ongizatea bultzatzeko, ahalik eta modu osatuenean familian, eskolan eta gizartean integratu daitezen eta autonomia pertsonala garatu dezaten.
Gure lehentasunezko helburua da ahalik eta lasterren erantzutea haurrek izan ditzaketen premia iragankor edo iraunkorrei, garapenaren arlo guztietan ikuspegi integral batetik esku hartuz.
Programaren barruan, honakohauekaurkiditzakegu:
- Estimulazio kognitiboa. Gaitasun kognitiboa garatzea, indartzea eta mantentzea, horretarako jarduera eta jolas propioen bidez.
- Laguntza afektibo eta emozionala. Pertsonari une emozionale desberdinetan laguntzea, sentitzen duen ari zentzua eta balioa emanez eta hainbat esku-hartzeren bidez lagunduz.
- Hizkuntza- eta komunikazio-garapena. Komunikazioa eta hizkuntza babestuz, giza interakzioa, gizarte-harremanen ezarpena eta afektibitatearen garapena aberasteko.
- Egokitzapen- eta gizarte-trebetasunak garatzea; pertsonaren ahalmenak eta laguntza-beharrak identifikatzea, horietan eskuhartu ahal izateko.