HAZI
Desgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dago, ume zein helduei.
Helburu nagusiak, komunikazio estrategiak sustatzea eta garapenean konpromiso handia duten eta laguntza behar orokorrak dituzten pertsonen gaitasunak eta egokitzapen abileziak garatzea dira.
- Banakako eta/edo taldeko beste programa batzuenzeharkako programa osagarria, banakakosaioetanegitendena, astean behinedo bitan.
- Garapenean esku hartzen duten arloetan lan egiten da, komunikazioa eta estimulazio basal (eremu somatikoa, dardarazkoa eta propiozeptiboa) - multisentsoriala (ikusmenaren, entzumenaren, ukimenaren, dastamenaren eta usaimenaren bitartez) lehenetsiz, eta, hala, beraien eta familiaren ongizate emozionala hobetuz.
- Ikuspegi eko-funtzional batean oinarrituz, HAZI programaren ezaugarriak dira jarduera funtzionalak ikaskuntzako testuinguru naturalean gauzatzen direla, profesional adituen laguntzarekin, eta ongizate emozionala gordetzen dela, hala, autonomia pertsonal ahalik eta handiena lortzeko (norbere burua garbitzea, janztea, jatea, eta abar).