Etxeratu
Etxeratu programaren helburua, desgaitasun intelektuala (DI) edo garapen desgaitasuna (GD) duten pertsonei laguntzea da, horiek komunitatean guztiz gizarteratu daitezen eta bertan parte hartu dezaten. Hala, xedea, DI eta GD duten pertsonei, beraien garapen indibiduala eta soziala errazteko tresnak ematea da, bizi propioko proiektua eraiki dezaten, hain zuzen ere.
AU edota GE duten gazteei eta helduei modu independente eta autonomoan bizitzeko beharrezkoak diren trebetasunei buruzko ikaskuntza- eta entrenamendu-esperientziak eskaintzea.
Programa hori 3 jarduketa ardatzetan egituratuta dago, eta, guztien xedea DI eta GD duten pertsonek eta beren familiek azaldutako beharrei erantzutea da:
- Bizitza autonomorako prestatzeko programa (VPVA): programa horren xedea, DI eta GD duten gazte eta helduei hasierako ikaskuntza eta entrenamendu esperientzia ematea da, modu independentean eta autonomoan bizitzeko trebetasunak eskuratu ditzaten. Hori guztia, San Adriango pisu partekatu batean egiten da, aldi baterako egoten direlarik bertan, eta urteko 365 egunetan behar duten laguntza jasotzen dute. 18 urtetik aurrera
- Emantzipazioan laguntzeko programa (VEI): programa horren xedea DI eta DG duten pertsona helduei laguntzea da, behin betiko familiaren etxea utzi nahi dutenean. Etxebizitza propioa eskuratzeko aukerarik ez dutenei laguntzeko, fundazioak muga gabeko gelak dituen etxebizitza bat du Txurdinagan, urteko 365 egunetan irekita egoten dena. 18 urtetik aurrera.
- Etxean eta inguru hurbilean desgaitasun intelektuala duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko programa: Programa honen xedea, DI eta GD duten pertsonen autonomia eta independentzia gehiena garatzeko laguntza eskaintzea da. Adin guztietako pertsonei zuzenduta dago, umeei, nerabeei eta nagusiei, eta laguntza hori, etxeetan eta gainerako inguruetan autonomia eta independentzia izateko gauzatzen da. Laguntzak etxean eta joan-etorrietan eman daitezke. 8 urtetik aurrera.