Skip to main content

Aisialdia eta denbora librea

12 urte baino gehiagoko desgaitasun intelektuala duten pertsonei zuzendutako programa da. Interakzio aukera normalizatuak eta babestuak eskaintzen ditu, dibertitu daitezen, aisialdiaz gozatu dezaten eta taldean eta gizartean integratzeko trebetasunak hobetu ditzaten, hala, parte-hartzaileak beraien aisialdia kudeatzeko gai izan daitezen une oro beharrezko laguntzak jasoz.

Aisialdian eta denbora librean, "Nik erabakitzen dut nire aisialdia" premisa hartzen dugu abiapuntutzat; beraz, AU duten pertsonek beren aisialdia baliabide komunitarioak erabiliz kudea dezaten bultzatzen dugu.

Horretarako, urtero aisialdi jarduerak antolatzen dira (asterokoak, hamabost egunean behingoak) eta asteburuetan irteerak, kirol jarduerak eta jarduera ludikoak egiten dira eta oporraldietarako programak ere antolatzen dira.
Larunbatak:

  • Talde itxiak dira, eta larunbatetan batzen dira hainbat jarduera egiteko.

Asteburuetako irteerak:

  • Urtean 3 aldiz asteburuetako irteerak egiten ditugu, bat hiruhileko bakoitzean (ostiral arratsaldetik igande arratsaldera).

Jarduera ludikoak

  • Kontzertuak, antzerkiak, musikalak, dantza, magia...horiek guztiak ostiral arratsaldeetan, larunbat goizetan edo igandeetan egiten dira.

 

     

     

    OCIO Y TIEMPO LIBRE
    OCIO Y TIEMPO LIBRE

    Kirol jarduerak

    • Beste erakunde, klub eta federazioekin lankidetzan kudeatzen diren taldeak dira.
    • Urtero
    • Astelehenetik igandera

    Oporrak

    • 10 eta 15 egun arteko iraupena izaten dute eta uztaileko bigarren hamabostaldian eta abuztuko lehenengo hamabostaldian egiten dira.
    • Euskal Herriko, Kantabriako, Asturiasko, Nafarroako, Errioxako eta Gaztela-Leongo hainbat lekutara joaten gara.

    Jarduera horiek independenteak dira, izan ere, interes ezberdinekoak dira, ez dira beti garai berdinean antolatzen eta abar, baina, era berean, elkarrekin oso lotuta daude, izan ere, xedea berdina da: parte-hartzaileei ahalik eta trebetasun eta baliabide gehien ematea aisialdiaz gozatu dezaten eta aisialdiari buruzko erabakiak hartu ditzaten.

    Erabakiak hartzeko alderdi horixe da Aisialdiko eta denbora libreko programak beste programen ildoekin bat egiten duen alderdia, izan ere, helburua, desgaitasuna duten pertsonek ahalik eta autonomia, independentzia eta autokudeaketa gehien lortzea da. Horretarako, in situ egoerak ahalbidetzen dira erabakiak hartu ditzaten eta iniziatiba izan dezaten, betiere, beharrezko laguntzak eskainiz.

    Elkarlanean ari dira

    Erlazionatutako programak

    Grupo de juego

    Jolas taldea

    Xede nagusia, desgaitasun intelektuala eta garapen desgaitasuna duten pertsonen garapen pertsonala, gizarte trebetasunak eta komunikaziokoak sustatzea da jokoaren bidez eta berdinen arteko harremanak… Leer más
    LAN, empleo con apoyo

    LAN, enplegua laguntzarekin

    Laneratze programaren azken xedea ezgaitasun intelektuala (EI) eta garapen desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu publiko eta pribatu arruntean laneratzea da.
    FORMACIÓN MODULAR PARA PERSONAS ADULTAS (FMA)

    Nagusientzako prestakuntza modularra

    Nagusientzako prestakuntza modularreko programa ezgaitasun intelektuala (EI) edo garapen desgaitasuna (GE) duten 18 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta dago, horiek egokitzapen trebetasunak… Leer más

    Kontaktatu

    Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa


    Arduraduna: Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioa

    Helburua: egindako eskaerak eta kontsultak kudeatzea.

    Legitimazioa: lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

    Hartzaileak: obra eta zerbitzuen hirugarren emaileak.

    Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna edo aurkakotasuna.

    Jatorria: erabiltzailea, familia, ingurunea, etab.

    Testigantzak