Joan den astelehenean, abenduaren 5ean, Tecnaliak Zamudion dituen instalazioak bisitatu genituen.
Bisita horretan ikusi genuenez, teknologiak hainbat lan-ildo ditu, eta horiek interesgarriak izan daitezke adimen urritasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Espero dugu bisita horretatik eta hainbat bileren ondoren TECNALIA-FSDPV batera garatu ahal izango ditugula kolektibo horren autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko ekintzak.