Skip to main content

Balet Solidarioaren Gala

Balet Solidarioaren Gala

Azaroaren 30ean, larunbatean, hitzordu berezi bat dugu. Teresa González Ardanaz Ballet Klasikoko Ikastegiak Fair Saturday Mugimenduarekin elkarlanean gala ikusgarri eta solidario bat eskainiko du

Gala Bilboko Pureza de María ikastetxeko areto nagusian izango da, 13:00etan. Sarrerek 5 euro balio dute, eta bildutako diruaren %100a Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioari emango zaio, inklusioa eta garapen pertsonala sustatzeko programak babesteko.

Ballet ikuskizun paregabeaz gozatzeko eta, aldi berean, hainbeste pertsonari eta familiari laguntzen dien kausa bati babesa emateko aukera bikaina da.

Gure gonbidapena luzatzen dizuegu gertukoekin batera etor zaitezten eta kultura eta gizarte-konpromisoa uztartzen dituen ekitaldi honetan parte har dezazuen.

Sarrerak ondorengo estekan erosi daitezke:
https://festival.fairsaturday.org/evento-festival/gala-ballet-a-favor-de-la-fundacion-sindrome-de-down-pais-vasco-2024/

Lotutako albisteak

Garapen sentsoriala bultzatuz EHDSF-n, 'Sentitu eta Hazi'-rekin

Garapen sentsoriala bultzatuz EHDSF-n, 'Sentitu eta Hazi'-rekin

Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioak material sentsorialak jasotzen ditu "Sentitu eta Hazi"… Gehiago irakurri
PACT BY BBK

PACT BY BBK

2023-2024 ikasturtean, FMA ko gazte talde batek PACT BY BBK proiektuan parte hartzeko aukera izan… Gehiago irakurri
Martxa inklusiboa

Martxa inklusiboa

Fundazioak, beste gizarte-erakunde batzuekin batera, ekainaren 15ean parte hartuko du "Desgaitasuna… Gehiago irakurri

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.