Azaroaren 21, 22 eta 23an, Hezkuntza Inklusiboari buruzko prestakuntza-hitzaldiak egin ditugu Begoñako Andra Mari – Irakasleen Unibertsitate Eskolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. “Aldatu zure begirada” lelopean, etorkizuneko 230 irakasle hurbildu dira aniztasunera eta hezkuntza-arloko inklusiora. Ander Latasak eta Itsaso Larrietak eman dituzte hitzaldiak, eta Asel Belategik, Oier Bilbaok eta Inazio de la Torrek parte hartu dute.
Eskerrik asko BAMi gonbidapenagatik, eta bereziki Amaia Jauregiri, gure parte hartzea ahalbidetu baitu.