
Aste honetan Gurutzetako Salesianos ikastetxera joan gara oso hitzaldi berezi bat ematera, aniztasunari eta inklusioari buruz. Desgaitasun intelektuala zer den azaldu dugu, Down Sindromeak horren barruan duen papera, eta Euskadiko Down Sindromea eta beste Desgaitasun Intelektual batzuk Fundaziotik gizarte bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzeko egiten dugun lana.
Baina, zalantzarik gabe, hunkigarriena hiru pertsonene parte-hartzea izan zen. Haien bizipenak partekatu zituzten: lortutako garaipenak eta gainditutako oztopoak. Haien hitzen bidez, mito faltsuak apurtu eta inklusioa posible ez ezik, beharrezkoa ere badela erakutsi zuten.