200 profesional baino gehiago elkartu ginen Madrilen Down sindromearen erronkei aurre egiteko.
Europako funtsekin egindako Eraldaketa Digitalerako Plana ezagutu genuen.
Down sindromea duten 30 lagunek gobernantza eskuragarriari buruzko tailer bat gidatu zuten.
SOY MÁS aurkeztu genuen, erregistrorako doako app berria, eta etorkizunari buruz eztabaidatu genuen.
Larunbata etorkizuneko erronkak aztertzen eman genuen, aurrera egiteko proposamenak eraikiz!
Euskadiko Down Sindromearen Fundaziotik, Marina Gonzalez, Eva Montes, Nagore Nieto eta Oscar Seoane izan ziren bertan.