Gure erakundea, Euskal Herriko Down Sindrome eta beste adimen urritasunen fundazioa, lankidetzan ari da EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea sustatzeko eta zabaltzeko. Gurekin bat
egin eta parte hartu zuk ere!
Ekitaldien egitarau osoa eskuragarri dago eta esteka honetan ikus dezakezu.
Europako Astearen barruan, bi ekitaldi formatu daude: Biltzar bat urriaren 16an eta 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta gainerako egunetan, urriaren 14tik 25era, ekitaldi gehiago izango dira hiru lurraldeetan banatuta. Horietan, industriaren, osasunaren, hezkuntzaren eta abarren arloko Kudeaketa Aurreratuari buruzko gaiak jorratuko dira.
Europako Aste honetako edizioan, bi gai-multzo nagusi landuko dira, kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak islatzen dituztenak:
- Lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa
- Pertsonak zaintzea eta leialtasuna
Guztira 40 ekitaldi baino gehiago egingo dira, hainbat formatutan (presentziala, streaming-a edo online), 60 erakunde antolatzaileren eskutik.
Ez galdu aukera paregabe hau eta gorde datak zure agendan eta eman izena lehenbailehen!