
“Laino eder hori”, Mikel Bizar musikari eta idazle bilbotarraren proiektua dugu.Autismoa eta Down Sindromea normalizatu eta ikusarazi nahi ditu musika etaliteraturaren bidez. Asko dira istorio honetako protagonistak, horien artean Ilun nabarmentzen da,errespetua enpatia, aniztasuna, berdintasuna, inklusioa eta ezagutzasinbolizatzen dituen larrosa Beltza. Ez da Ilun Bilbon agertzen den lehen aldia,iaz ere bisitatu zuen Euskalduna Jauregia eta Elkarte filarmonikoa proiektu honen lehen zatiarekin, autismoaren espektroko nahasmenarena.Ikuskizun inklusibo eta oso hunkigarria.
Oraingoan, aniztasun funtzionalean gero eta gehiago murgilduz, Down sindromea duten pertsonen eskutik datorkigu Bilbora, Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioaren eskutik.
Proiektu honen hasiera-hasieratik, Trisomia 21 duten pertsonen
errealitateari buruzko aholkularitza emanez. Bestalde, ikuskizuneko elenkoarenparte dira, Yolanda Iglesiasek zuzendutako FUNUP dantza inklusibo taldearekin.
Hori dela eta, astearte honetan, goizeko 10: 30etan, Down Sindromea Fundazioko neska-mutilek Moyua Plaza inguruan landatukodituzte 21 larrosa Beltz, 21 pertsona gonbidatuko dituzten kontzertu bakarrera Bizkaiko hiriburuan. Bilbon, Campos Elíseos Antzokian,azaroaren 11n 18:00ean. Musika, shock zinea eta dantza ikuskizun bat. Ekimen honen bitartez aniztasun funtzionalari buruzko lan kulturalak ikusarazi nahidira, kasu honetan, musika eta literatura.
Ekitaldi horrek Euskal Herriko Down Sindromeko Zuzendaritzaren babesa etalaguntza izango du, Fundazioa bera, Down sindromea duten pertsonenkolektiboa, FUNUP taldeko kideak etaMikel Bizar
rena (Obraren egilea etakonpositorea).