Gure fundazioarekin izan duten kolaborazioa eskertu nahi diegu Pirritx, Porrotx eta Marimotots-i. Txikienei ezgaitasun intelektuala eta Down sindromea hurbiltzeko funtsezko laguntza.
Hemen eransten dizkizuegu bereziki gure entitaterako sortutako film labur animatu polit bat eta joko eder bat BIZIPOZA proiektuarekin ondo pasa dezazun. Diberti zaitez eta ikasi.
WEB ORRIALDEA:
YOUTUBE:
JOKOA:
http://www.bizipoza.eus/wp-content/themes/wpex-earth/elkarteak/down/down.swf
Animazioaren magia ezberdintasunean hezteko
(Bilbo, 2017ko otsailaren 20a).-lpuina oso tresna baliotsua da balioetan hezteko eta premia bereziak dituzten neska-mutikoek gainditu beharreko erronkak ezagutarazteko. Premisa horren arabera, BIZIPOZA elkarteak eta BBK-k animazioko bost film labur ekoitzi dituzte, lrria aldizkarian euskaraz argitaraturiko haur-ipuinetan oinarrituta; aldizkaria lrrien Lagunak Kluba kultura-elkarteak argitaratzen du.
Bost ipuinak erabilgarri daude ikus-entzunezko formatuan, eta Kale Dor Kayiko, Gure Señeak, Aspanovas Bizkaia, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Gizakien Lurra elkarteek eskubideen alde egindako lana ikusgai bihurtu eta zabaldu gura dute; elkarte horiek guztiak BIZIPOZArekin dabiltza lankidetzan eta, besteak beste, kolektibo ahuletako eta gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden, gaixotasun arraroak edo adimen-urritasunen bat duten pertsonen ongizatearen alde jarduten dute.
Proiektu honetan garaturiko material didaktikoa ikus-entzunezko hiru jokorekin osatzen da, elkarte bakoitzaren jarduera-eremuarekin lotuak, eta Bizkaiko 280 kastetxetara bidali da material hori, ikasgeletan teknologia berrietara egokituriko hezkuntza-tresna legez erabili ahal izateko.
Datorren astelehenetik aurrera, ipuinak eta jokoak webgune hauetan aurkitu ahal zango dira: www.bbk.eus eta www.bizipoza.eus.
Jarduera honen helburu nagusia da pertsona batzuek eguneroko bizitzan gainditu behar dituzten zailtasun bereziak ezagutaraztea era hezigarrian; izan ere, pertsona horiekin eta horientzat lan egiten dute aipaturiko elkarteek, eta lan edo behar hori balioztatu ere egin gura da.
Testuinguru honetan, bideoek eta jokoek baliabide erabilgarri izan gura dute alde batera lagatzeko tabu eta aldez aurretik pentsaturiko ideia batzuk, eta zenbait balio zabaltzeko txikienen artean, besteak beste, elkartasuna, maitasuna eta begirunea.
BIZIPOZA elkartea hogeita hamarren bat elkarterekin dabil lankidetzan, eta elkarte hauek gizarte-eraikuntzan dihardute Euskadin hainbat eremutan, auzolanaren bidez elkartasuna sustatzeko, eta aldi berean euskararen erabilera.
Hasiera-hasieratik, BBK-k konpromiso irmo eta aktiboa du irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarte askorekin, ekimenak eta programak bultzatzen dituztelarik bizkaitarren bizi-baldintzak hobetzeko.
Bizkaiko lurralde historikoan gizarte-kohesioa eta aukera-berdintasuna lortzea BBKren zutabe estrategikoetako bat da.