Skip to main content

Taldeko psikoterapia

Talde psikoterapeutikoen programa 2017an sortu zen. Helburua, taldean arazo berdinak dituzten erabiltzaileei erantzutea eta arazo horiek taldean partekatzea da, hala, beste pertsona batzuen egoeren berri izateko eta taldean, arazo horiei aurre egiteko tresnak garatzeko.

Talde psikoterapeutikoen programa 2017an sortu zen

Taldeko psikoterapia

Talde terapeutikoen xedea, taldean lan eginez lan egiteko eta pentsatzeko lekua sortzea da. Gainera, bilera horiek psikoterapeuta batek bideratzen ditu. Helburu nagusia, parte-hartzaile bakoitzaren esperientziak azaldu eta horiek elkarrekin partekatzea da, hala, guztien ongizatea garatzeko eta/edo sustatzeko. Gatazkak eta zalantzak jorratzen eta lantzen dira, baita norbere burua ezagutzea ere, eta harremanetarako estrategia dinamikoak sustatzen dira.

Desgaitasun intelektuala duten 18 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta dago, betiere, parte hartu nahi baldin badute. Taldeak 3 eta 7 pertsona artekoak izaten dira, eta honakoak kontuan hartuz antolatzen dira:

  • Behar partekatuak
  • Garapen etapak
  • Estilo kognitiboak

Elkarlanean ari dira

Kontaktatu

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa


Arduraduna: Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioa

Helburua: egindako eskaerak eta kontsultak kudeatzea.

Legitimazioa: lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: obra eta zerbitzuen hirugarren emaileak.

Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna edo aurkakotasuna.

Jatorria: erabiltzailea, familia, ingurunea, etab.