Skip to main content

Familia- aholkularitza

Familia-aholkularitzako zerbitzuaren helburua da adimen urritasuna edo garapeneko desgaitasuna duten pertsonei eta senideei edo persona eta erakunde tutoreei laguntza, orientazioa eta aholkularitza ematea, dauden eskubide, gizabaliabide, baliabi komunitario eta horien izapideei buruz, eta horren inguruko premiak hautematea ere.

Helburu nagusia adimen- edo garapen-desgaitasuna duten Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonei zerbitzu integrala ematea da, garapen ebolutiboaren etapa guztietan, eta familiei edo pertsona eta erakunde tutoreei ere.

Adinen arabera banatutako arduradunekin batera harrera egiten da, eta, bertan, lehenengo aldiz hitz egiten da familiekin eta/edo ezgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten pertsonekin; erabiltzaileen eta beraien inguruaren ibilbidea ezagutzen da, fundazioari eta programei buruzko informazioa ematen da eta beharrezkoa denean, kanpoko baliabideak aipatzen dira eta horietara bideratzen dira.

Ibilbidean zehar, familiekin eta/edo erabiltzaileekin banakako saioak egiten dira ezgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten pertsonen garapen etapei buruzko informazioa eta orientabideak eskainiz. Hala, baliabideen berri ematen zaie eta esaten zaie nora jo behar duten horiek eskuratzeko, beharrezkoa denean, fundazioaren programa batera bideratuz.

Era berean, ikuspuntu juridikotik erabiltzaileek eta familiek izan ditzaketen zalantzak eta kontsultak jaso eta bideratzen dira. Adibidez, jarduteko gaitasuna aldatzeko prozedurarekin, oinordekotza eskubidearekin, ezgaitasun intelektuala duten pertsonen eskubideak defendatzearekin, eta abarrekin lotutakoak.

Gainera, familia aholkularitzan erabiltzaileek eta familiek behar dituzten baliabideen jarraipena eta koordinazioa egiten da, besteak beste, oinarrizko gizarte zerbitzuenak, udalenak, aldundiarenak, tutoretza institutuenak, eta abarrenak.

Asesoramiento Familiar

Elkarlanean ari dira

Kontaktatu

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa


Arduraduna: Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioa

Helburua: egindako eskaerak eta kontsultak kudeatzea.

Legitimazioa: lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: obra eta zerbitzuen hirugarren emaileak.

Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna edo aurkakotasuna.

Jatorria: erabiltzailea, familia, ingurunea, etab.