Familientzako babes eta laguntza programak
Programa horiekin, familien laguntza eta orientazio beharrei erantzun nahi zaie senideen bizi prozesuan zehar, eta, hala, familiei, hitz egin ahal izateko aditu bat eta beste familia bat eskaintzen zaizkie, elkar entzuteko, babes emozionala emateko eta zalantzak partekatzeko. Horrez gain, beraien antzeko egoeran dauden beste guraso batzuekin ere hitz egiteko aukera izaten dute, eta, beraz, beraien itxaropenak egokitzeko eta senideei bizi proiektuan laguntzeko eta orientatzeko aholkuak eta laguntza jasotzen dituzte.
Familientzako aholkularitza, Familien eskola, “Gure Artean”, Gurasoentzako eta anai-arrebentzako eta aitona-amonentzako taldeak.
Familientzako aholkularitza
Helburu nagusia, ezgaitasun intelektuala eta garapen desgaitasuna duten pertsonei eta fundazioko familiei laguntzea da beraien eskubideei, gizarte eta komunitate baliabideei eta horien izapidetzeari dagokionez, eta, horrez gain, izan ditzaketen beharrak detektatzen dira baita ere.
Adinen arabera banatutako arduradunekin batera harrera egiten da, eta, bertan, lehenengo aldiz hitz egiten da familiekin eta/edo ezgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten pertsonekin; erabiltzaileen eta beraien inguruaren ibilbidea ezagutzen da, fundazioari eta programei buruzko informazioa ematen da eta beharrezkoa denean, kanpoko baliabideak aipatzen dira eta horietara bideratzen dira.
Ibilbidean zehar, familiekin eta/edo erabiltzaileekin banakako saioak egiten dira ezgaitasun intelektuala edo garapen desgaitasuna duten pertsonen garapen etapei buruzko informazioa eta orientabideak eskainiz. Hala, baliabideen berri ematen zaie eta esaten zaie nora jo behar duten horiek eskuratzeko, beharrezkoa denean, fundazioaren programa batera bideratuz.
Era berean, ikuspuntu juridikotik erabiltzaileek eta familiek izan ditzaketen zalantzak eta kontsultak jaso eta bideratzen dira. Adibidez, jarduteko gaitasuna aldatzeko prozedurarekin, oinordekotza eskubidearekin, ezgaitasun intelektuala duten pertsonen eskubideak defendatzearekin, eta abarrekin lotutakoak.
Gainera, familia aholkularitzan erabiltzaileek eta familiek behar dituzten baliabideen jarraipena eta koordinazioa egiten da, besteak beste, oinarrizko gizarte zerbitzuenak, udalenak, aldundiarenak, tutoretza institutuenak, eta abarrenak.
Familien eskola
Familien eskolan, ezgaitasun intelektuala eta/edo garapen desgaitasuna duten pertsonen familiek izan ditzaketen zalantzei, kezkei eta galderei erantzuten zaie eta orientabideak ematen zaizkie.
Helburu nagusiak, familiei beren seme-alaben hezkuntzarekin eta hazkuntzarekin lotutako orientabideak ematea da desgaitasunari, osasunari, legezko alderdiei, baliabideei eta bestelakoei buruzko gaiekin lotuta.
Azken finean, informazioa eta estrategiak eman nahi dizkiegu familiei desgaitasunari aurre egiteko tresna gehiago izan ditzaten, izan ere, desgaitasunak beraien egunerokotasunean ere eragiten du, eta, horretaz gain, baliabideei buruzko informazioa eta estrategiak ere ematen zaizkie.
Familien Eskolako jarduerak egiteko, gure fundazioko profesionalek esku hartzen dute, izan ere, tailer bakoitzean lantzen diren gaietan adituak dira.
Tailerrak hilean behin egiten dira Zornotzako eta Bilboko lokaletan, eta tailerra emango duen profesionala gaiaren arabera aukeratzen da.
Tailerrak praktikoak dira nagusiki, hasieran sarrera teoriko labur bat egiten delarik, familiek zalantzak partekatu eta ebazteko. Ordu eta erdiko iraupena dute gutxi gorabehera.
“Gure Artean”
- Profesional batek fundazioko familien prestakuntza eta jarraipena egiten du, hala, familiek, jaio berrien gurasoei, iritsi berrienei edo une zailak pasatzen ari direnei laguntzeko.
- Bisitak egiteko bitartekaritza.
- Bilera bakoitza bukatu ondoren, profesional arduradunak harrera gurasoei laguntzen die.
Gurasoentzako, anai-arrebentzako eta aitona-amonentzako taldeak
Bilera horietan, familiek proposatutako intereseko hainbat gai jorratzen dira, eta, bertan profesional bat egoten da, gaiak zuzentzen dituena eta gaiei buruzko informazioa ematen duena. Helburua esperientziak partekatzeko eta informazioa eta orientabideak jasotzeko espazio bat sortzea da.