Gizarte inklusiboaren perspektiba aintzat hartuta, adimen urritasuna duten pertsona guztiak historian zehar egin duten eta gaur egun egiten dauden bideari ikusgaitasuna eman nahi diote. Euskal Herriko Down sindrome eta beste adimen urritasunen Fundaziotik errealitateari gerturapena egitea gizarte inklusibo baten ardatza dela uste dugu, honetan aniztasuna baloratu eta errespetatuko da.
Azken urteetan aurrerapen handia egin da inklusioan, baina adimen urritasuna duten pertsonek esklusio arriskuan egoteko aukera handiak dituzte. Pertsona hauen errealitateak askotan ez du behar duen ikusbidea, hori dela eta, garrantzitsua da sentzibilizazio proiektuak egitea, hauekin errealitateari hurbilketa egiten baita.
2018/2019 kurtsoan zehar Euskal Herriko Down sindrome eta beste adimen urritasunen fundazioak eta Ermuko Udalak sentsibilizazio hitzaldiak egin zituzten eskoletan, hauetan irakaslerian eta ikasleengan beharrak detektatu ziren; ikasleen hainbat beharrizan eta irakasleen zailtasunak ikasleak laguntzeko.
2019/2020 kurtsoan Fundazioak eta Ermuko Udalak gida hau egitea erabaki dugu, edozein profesional erabi ahal izateko asmoz.