Skip to main content

30 urte lanean desgaitasun intelektuala duten pertsonen inklusioagatik

Gaur, Abenduak 3, Desgaitasuna duten pertsonen Nazioarteko Egunean,” Desgaitasuna duten emakumeekiko eraso sexuala” azterketa aurkeztu egingo da. Ikerketa hau Fundazioak parte hartu ahal izan duen Desgaitasuna duten Emakumeen eta Nesken Gizarte Foruaren eskutik egin da, “Niregatik, zuregatik, guztiongatik” leloarekin. Esther Calladosek eraman du aurrera ikerketa  hau, CERMI EMAKUMEAK Fundazioko aholkulariak (Desgaitasuna duten pertsonen Ordezkarien Espainiar Batzordea), eta berak eskeini zigun desgaitasun ezberdinekin lan egiten zuten beste erakunde batzuekin lan taldean aritzeko aukera. Prozesu guzti hau esperientzia oso interesgarria izan da eta beste erakunde batzuekin estrategiak, esperientziak eta praktika onak partekatzeko aukera ezin hobea eskeini digu, adimen urritasuna duten emakumeen zaurgarritasuna ikusgai egitearen helburuarekin jarraituz, beti ere bakoitzaren ezberdintasunak kontuan izanik. Beste alde batetik, aukera eman digu entitatearen talde ezberdinekin eta parte hartzeko desioa izan duten profesionalekin modu zehatzago batean gai hau lantzen.
Gainera, EGN taldeak azterketan parte hartu nahi izan zuen eurek bizi izan dituzten eraso sexualen sufrimendu egoeren edota adimen urritasuna duten beste emakume batzuek sufri dezaketen eraso sexualen argazkiak arkeztuz.

 

GaleríaIrudi-galeria

30 años trabajando por la inclusión de las personas con discapacidad intelectual 30 años trabajando por la inclusión de las personas con discapacidad intelectual
30 años trabajando por la inclusión de las personas con discapacidad intelectual 30 años trabajando por la inclusión de las personas con discapacidad intelectual