Atzo, maiatzak 29, EHDSFak CEIP Larrea HLHI eskolaren eskutik txeke bat jaso du. Larrea eskolak 2017 eta 2018 urteetan zehar Fundazioarekin batera “Aniztasun funtzionala, kulturala, sexuala eta belaunaldi alorreko hezkuntza programa” proiektuaren parte izan dira. Proiektu hau Barakaldoko udal-korporazioari esker sortu da. Saria Fundazioko bazkidea eta erabiltzailea den Olaia Pillado eta lankideak diren Maitane Dieguez eta Amaia Peula jaso dute.
Donazio hau kurtso osoan haur eta lehen hezkuntzako ikasleek daukaten ortu solidarioaren proiektuan lortutako diruari esker posiblea izan da.
Zuen laguntza poztasun handiarekin jasotzen dugu eta eskerturik gaude profesional eta ikasleek izandako eskuzabaltasunagatik.
Honen bitartez posiblea izango dugu gure misioa garatzen jarraitzea, hau da, adimen urritasuna edota garapen desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatean hobekuntzan lan egitea.
Eskerrik asko!