Atzo, 2019ko Iralak 23, LAN programak, 25. urteurrena ospatu zuen Barakaldoko “Puerta de Bilbao” hotelean. Ekitaldi honetan, enpresek, langileek, familiek eta Fundazioko profesionalek eta Patronatuak hartu zuten parte.
Ekintza horren gidoian, enpresei eta enpresen langileentzako diplomen eskaintza egon zen, horrekin batera, LAN programaren bideo bat jarri zen, non langileek beraien lanpostuetako zereginak azaltzen zituzten eta baita beraien familien eta enpresen testigantzak ere.
Ekitaldiari amaiera emateko, Fundazioaren eta “Puerta de Bilbao” hotelaren eskutik, lunch bat eskaini zen. Lunch hori, 6 zerbitzari-ikaslez osatutako talde batek zerbitzatu zuen, “Puerta de Bilbao” hotelaren langileen laguntzarekin.
LAN taldeak eta Fundazioa osatzen duten profesional guztiok, eskerrak eman nahi diegu “Puerta de Bilbao” hotelera hurbildu ziren pertsona guztiei. Zeren eta hotelaren laguntzarik gabe ez litzateke posible izango ekitaldi hau aurrera eramatea.