Skip to main content

VII ONGINTZAZKO DESFILEA. "DENONTZAKO MODA"

Autoridades

Martxoaren 21a Down Sindromearen Nazioarteko Eguna da eta hori dela eta Fundazioak, ohitura den bezala, aurten ere moda desfilea antolatu genuen “DENONTZAKO MODA” izendatuz.

Zazpigarren ekitaldi honetan Fundazioko 90 neska eta mutilek hartu dute parte 600 ikusle baino gehiagoren aurrean, Bilboko Campos Eliseo Antzokia beterik. Iñaki Astigarragak eta Jokin Gonzalezek esan zuten bezala, beraien kapazitateak emandako autonomia eta beraien burujabe sentizearen segurtasunarekin desfilatu zuten.

Arratsalde eder horretan zenbait erakundeen laguntza jaso genuen, lehenik Iñigo Urkullu Lehendakaria Jauna eta bere emazte Lucia Arieta-Araunabeña Anderea eta Anjel Toña Jauna, Lan eta Política Sozialeko Kontseilaria. Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik Unai Rementeria Jauna, aldalekuetara hurbildu omen zen neska eta mutilak agurtzera, Isabel Sanchez Anderea, Ekintza Sozialeko Diputatua eta baita ere Teresa Laespada Anderea, Lan, Barneratze Sozial eta Berdintasunaren Diputatua. Bilboko Udaletxetik (eskerrak zuen laguntza, babesa eta ekitaldiaren zabalpenagatik), Juan Maria Aburto Alkate Jauna,  Iñigo Pombo Jauna, Itziar Urtasun eta Nekane Alonso Andereak.

Eskerrak eman ere ekitaldian parte hartu nahi izan zuten hogei pertsona ezagun baino gehiagoei, beraien ekina eta irriak eskertuz. Sol Magunari, bere sarrera eta amaierako bertsoagatik, eskerrak denoi ekitaldi hau moda desfile bat baino gehiago bilakatzeagatik. Ekitaldi honek berriz ere frogatzen du egunero lan eginez eta ekinez, proposatzen garen milaka gauza lortu ditzakeegula.

Aipamen handia ere desfilea antolatzen lagundu duten zenbait taldeei, Bilboko Merkatarien Elkarteari, arropa, ileapaindegi eta makilajeagatik. CID FCA komunikazio agentziari, urtero ekitaldia berriztatzegatik, The Groovies taldeari euren musikarekin gurekin beti egoteagatik eta batez ere, Fundazioko langile eta bolondreseei, urterik urtez lana eginez ekitaldi hau aurrera eramateatik.

Eskerrak denoi eta datorren urtera arte.”

Autoridades

Autoridades2

Bilbao Centro

Groovies

Grupo

Grupo2

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.