Patronatotik eskerrak eman nahi dizkizuegu “Moda guztiontzat” izeneko VI. Desfile solidarioaren prestakuntza eta garapenean parte hartu duzuen guztioi.
Han bizi genuena ezin da hitzez deskribatu, emozio, esperientzia eta ilusioez hitz egiten hari bait gara.
Eskerrik asko CID FCA! Comunicación enpresako kideei urtero ideia berriak eskaintzen dizkigutelako; Bilbao Centro-ko merkatarien elkarteari modeloekin egiten duten lan ikaragarriagatik; The Groovies musika taldeari beraien musikarekin desfilean laguntzeagatik.
Baita Txo Brazeras-i baristen lana agerian jartzen jarraitzen duelako eta División 501-i baita, desfilera joan izanagatik, izar galaktikoa aldera batera utziz.
Mikel Uriarte Fundazioari, eskerrik asko!
Desfilean parte hartu zuten 24 pertsona ezagunei ere, eta baita blog ezberdinetan ekitaldia komentatu duten guztiei.
Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Udaletxeei, beraien presentziarekin instituzioen gertutasuna islatu dutelako.
Baita Fundazioko langile eta boluntarioei ere, asteak daramatzatelako modeloekin lanean eta baita desfilearen antolakuntzan lagundu izanagatik.
Baina batez ere desfilean parte hartu zuten 91 modeloei asteetan egindako lanagatik, eta beraien gaitasunak 600 pertsonen aurrean erakusteagatik.
Eskerrik asko guztioi!
Datorren urterarte!
Bideoa: https://vimeo.com/122795111