Bridgestone Bizikletadaren seigarren edizioa ospatu genuen igandean Bilbon.
2600 pertsonak baino gehiagok bat egin zuten jardunaldian, Bilboko kaleetan barrena ibiltzeaz gozatuz.
Fundazioko 60 boluntario baino gehiagori esker, guztiek segurtasunez gozatu ahal izan zuten ibilbideaz!
Gure esker ona adierazi nahi diegu hori posible egin zuten erabiltzaile, langile, boluntario eta senideei. Zuen laguntza funtsezkoa izan zen lasterketaren arrakastarako.
Eskerrak ematen dizkiogu, halaber, Bridgestonei eskainitako aukeragatik, bai eta Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bilboko udalari ere, haien babesagatik.
Ezin dugu ahaztu Xabi Aburruzaga , edizio honetako eta etorkizuneko abestia konposatu zuena.
Eskerrik asko guztioi hau posible egin izanagatik!