Skip to main content

Txotxongilo Tailerra

Txotxongilo

Martxoaren 21a, Txotxongiloen Nazioarteko Eguna izateaz gain Down Sindromearen Nazioarteko eguna ere bada. Horrenbestez, Tolosako Txotxongiloen Zentruan, Topic-en, bi ospakizunekin bat egin nahi dugu Down Sindromea duten zein ez duten haur, gazte eta helduentzat txotxongilo tailerrak eskainiz.

Tailerra irekia izango da eta goizeko 11:00tatik 13:30tara bitarte edonork parte hartu ahal izango du. Tailerreraren xedea bi egunak elkarrekin ospatzea da baita bertaratzen diren guztiei txotxongiloaren mundu magikora gerturatu eta boltsa txotxongilo eder bat egiteko aukera eskaintzea ere. Zuen zain izango gara, anima zaitezte!!!

Informazio gehiago:  943 65 04 14 / cit@cittolosa.com

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.