
Gure PVAJ taldeetako batek aukera izan zuen atzo San Adrian auzoan dagoen gure etxebizitza bat bisitatzeko. Esperientzia hau etxebizitzetako parte-hartzaileek gidatutako saio teoriko batzuen jarraipena da, bizitza independenteko proiektuetan landu beharreko gai garrantzitsuei buruz: elikadura, joan-etorriak, kudeaketa ekonomikoa, etab.
PRESTATUren bidez, gure erabiltzaile gazteenei bizi-filosofia independente bat bultzatu nahi zaie, gure parte-hartzaileak beren autonomian urratsak egitera animatuko dituena.!!! Eta hori egiteko ez dago modu hobeagorik gure etxebizitzetako protagonisten bidez baino!!!