Atzo, Telebilbao-tik Irene Diaz Abellan (Kazetaria) eta Kamilo Sanchez Sanchez (Kamera) hurbildu ziren gure fundaziora.
Planeta 2016 sarietan finalista gelditu den «El asesinato de Sócrates» liburuaren idazleari, Marcos Chicot, elkarrizketa egin behar zioten.
Marcos Chicot, idazlez aparte hainbat argitalpen egin ditu Down Sindromeari buruz; gainera, Down Sindromea duen alaba bat du.
Fundazioko erabiltzaileetako bakoitzak galdera bat bota zion eta dena grabatu zuten. Emaitza ikusi nahi baduzue adi Ostiralean (2016/11/11) gaueko 22:00etan TeleBilbao-n ikusiko duzue eta.