
Otsailaren 4an, asteartea, MGM-E taldeak Bilboko Erriberako Merkatura bisita egin genuen, Ortzadar Elkarteko Aroarekin batera.
Goiz osoan zehar, merkatuaren postuak ezagutu eta gure erosketak modu jasangarri batean egiteko oinarrizko irizpideak ikasi genituen, kalitatea eta ingurumena errespetatuz.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloari, "Kontsumo Arduratsua" hezkuntza-programan parte hartzeko aukera eman digulako. Esperientzia aberasgarria eta interesgarria izan da guztiontzat