Skip to main content

HESIAK GAINDITUZ

madri1

madri1

Asteburu honetan Down Sindrome fundazioko erabiltzaileek oraindik hesi asko geratzen direla gainditzeko frogatu digute, hoietako bat Down sindromea eta ezgaitasun intelektualak dituzten pertsonen integrazioa sektore publikoan da. Bide onetik aurrera egiteko, atzo fundazioko talde batek «Gestio eta ohiko zerbitzuetako laguntzaile»lan postuaren azterketara aurkeztu zen. Azterketa Madrilen izan zen. Aurretik, zazpi hilabetez lan gogorra egin dute azterketa prestatzeko. Oso urduri egon diren arren aste honetan zehar, oso harro sentitzen gara beraietaz. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen ahalegina eta konpromesua adibide dira gu guztiontzat. Eskerrik asko ere beraiek laguntzen egon diren entitateko bi profesionalei. Eman dituzten pausu hauek, guztiok posibilitate berdinak izatea lortu behar dute. Eskerrik asko berriz ere. Guztiontzako integrazio oso baten alde.

 

madrid2madrid3

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.