Joan den urriaren 15ean, Euskal Herriko Down Sindrome eta beste adimen urritasunen Fundazioko talde batek Forum Sport Llodio Outlet denda bisitatzeko aukera izan zuen. Bisita hau oso aberasgarria izan zen gure erabiltzaileentzat, izan ere, bertan salmenta-gunea eta biltegia nola kudeatzen diren gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.
Forum Sport-eko gerenteak, José Félix Carrasco-k, inbentarioaren kudeaketari buruzko azalpen zehatzak eman zizkigun, baita prozesu logistiko guztien berri eman ere. Gure erabiltzaileek interes handia erakutsi zuten, eta galdera ugari egiteko aukera izan zuten.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Forum Sport Llodio-ko taldeari, eta bereziki José Félix Carrasco-ri bisita antolatzeagatik.