UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateak Euskal Herriko lehen Unibertsitate-Gizarte gela aurkezten du
EKITALDIA
Noiz eta non
11/05/2023, 09:45
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu du Euskadiko Down Sindromearen Fundazioarekin, eta, horren bidez, abian jarri dute Euskadiko lehen Unibertsitate-Gizarte gela. Proiektuak desgaitasun intelektuala duten gazteak gizarteratzea du helburu, unibertsitate-komunitatearen bitartez.
Ikasgela horren sorrerari esker, adimen-desgaitasuna duten ikasle-talde bat bere eskoletara joaten da Bilboko Hezkuntza Fakultateak fundazioaren esku jarri duen ikasgelara. Gazte horiek bizitza akademikoa garatzen dute unibertsitateko bizitza esperimentatzen duten aldi berean: klasera joaten dira, kafetegian bazkaltzen dute, M8an unibertsitateko ikasleekin manifestatzen dira, ikasketa-gelak, tailerrak, informatika-gela, kultura-jarduerak eta abar erabiltzen dituzte...
Ostegunean Unibertsitate-Gizarte gela hori aurkeztuko dugu; hain zuzen ere, MakerLab ikasgelara joaten diren egunean, hor Hezkuntza Fakultateko ikasleek Fundazioko ikasleekin STEAM garatuko dituzte proiektuak elkarlanean: robotikako lanak egiten, Chroma key-ekin bideoak sortzen, etab.
Aurkezpenean izango dira:
Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea
María Iturriaga Hidalgo, Euskadiko Down Sindromea Fundazioko presidentea
Arantzazu López de la Serna, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Praktiketako dekanordea
Hezkuntza Fakultateko eta Fundazioko ikasleak.