Joan den urtean, EHDSF-ak BerdinEkin elkartearekin kolaborazio sendo bat hasi zuen aniztasun funtzional intelektuala duten emakumeak ahalduntzeko asmoz, horrela emakumeen kontrako bortizkeriaren kontra egiteko erremintez dohatzeko.
Kolaborazio honen emaitza bezela, pasadn urtean, Emakunderen laguntzari esker, ahalduntz lehen tailerrak argia ikusi zuen. Aurten, ez da soilik bigarren edizioa egin, baizik eta, emakume gazteentzako lehengo tailerra gehitu ahal izan dugu.