Skip to main content

BALENTZIAKO LEHENENGO FÚTBOL 8 TXAPELKETA INKLUSIBOA “Denok jokatzen dugu”

Poster promocional Torneo Levante (Vertical)

Athletic Club-ak asteburu honetan, maiatzak 27tik – 29ra, Levante UD eta bere fundazioak antolatutako “Denok jokatzen dugu” lehenengo txapelketan parte hartuko du Ciutat de Valéncia futbol zelaian. Athletic Club taldea, Bizkaiko Sindrome Down fundazioa, Geu Be, Gorabide, Uribe Costa elkarteetako jokalariek osatuko dute, urtean zehar Athletic Club fundazioarekin ekintza ezberdinak egiten dituzten elkarteak.  Athletic Club-az gain Real Sociedad, Valencia CF, CF Villarreal, RCD Espanyol, Real Club Deportivo Mallorca y Levante UD klubek parte hartuko dute.

Txapelketa mistoa eta inklusiboa izango da. Taldeak ezgaitasun intelektuala duten pertsona ezberdinez eta futbol talde hauen jokalari ohiez osatuak egongo dira.

Lehen edizio honekin aurrera pausu bat eman nahi da normalizazioan baita ezgaitasun intelektuala duten taldeek kirolean duten parte hartzean ere.

Poster promocional Torneo Levante (Vertical)

 

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.