Berriak
Mallonako jaiak
Badatoz Mallonako Jaiak!
Auzoko jaiak irailaren 10etik 15era bitartean ospatuko dira. Jaien egitaraua bidaltzen dizuegu, programatutako jarduera desberdinak ikus dezazuen.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!
Esan behar dizuegu, hilaren 12an eta 13an, gure erakundeko pertsonek txanda bat egingo dutela txosnan, arratsaldeko 5etatik 7etara. 20 urte baino gehiago badituzu eta parte hartu nahi baduzu, deitu eta apuntatu!
2024 uda
Uda honetako argazki batzuk usten dizkizuegu.
Asko gozatu dugu betiko destinoez eta destino berriez.
Datorren udan errepikatzeko gogoa dugu.
Eta beti bezala, eskerrak eman Fundazioaren aldetik, oporretan gurekin izan zareten guztioi.
Eskerrik asko Bizkaiko Foru Aldundiari, aterpetxeei, jarduera itunduei, familiei, arreta bikaina eman diguzuenoi eta, batez ere, gure monitoreei.
Anima zaitez gurekin boluntario izatera!
Anima zaitez gurekin fundazioan boluntario izateko esperientzia bizitzera, aisialdiko jardueretan, eta, horrela, gure helburua lortzen lagunduko diguzu, hau da, desgaitasun intelektuala duten pertsonek beren denbora librea izan dezaten, gizarteko gainerako pertsonek bezala.
tiempolibre@downpv.org
WhatsApp: 638842652
2024 FAMILIEN TOPAKETA NAZIONALA
️ADI:Datorren astelehenean, uztailak 1, 10:00etan, Badajozen abenduaren 5etik 8ra egingo den 2024 FAMILIEN TOPAKETA NAZIONALERAKO izena emateko epea irekiko dugu.Aisialdiko jardueraz eta tailerrez betetako zubi batean gurekin egoteko izena ematen al duzue?Astelehenean informazio gehiago eta izena emateko esteka partekatuko ditugu
Ez dago artikulurik kategoria honetan
Harpidetu gure newsletterrera
Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.